Aurkezpena
Sarrera
Euskadiko Pottokazaleen Federazioa ( E.PO.FE.) 2.004. urtean osatu zen sorrera berriko federazioa da eta Euskadiko hiru lurralde elkarteak biltzen ditu.
Honako hauek osatzen dute:
- GIPUZKOAKO POTTOKAZALE ELKARTEA .
- BIZKAIKO POTTOKA ARRAZAKO ZALDI HAZLEEN ELKARTEA.
- ARABAKO POTTOKA ARRAZAKO ABELTZAINEN ELKARTEA.
Jarduera eremua Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko lurraldera mugatzen da. EPOFEk Euskal Herriko lurralde osoan banatutako 112 abeltzain ordezkatzen ditu. Abeltzain horiek dira une honetan desagertzeko zorian dagoen arraza zaintzen eta bultzatzen dabiltzanak.
2.012ko abenduaren 31n elkarteak zituen:
- ARABAN: 6 bazkide eta kalifikatutako 47 behor eta 4 zaldi.
- BIZKAIAN: 31 bazkide eta kalifikatutako 158 behor eta 24 zaldi.
- GIPUZKOAN: 75 bazkide eta kalifikatutako 395 behor eta 57 zaldi.
- GUZTIRA 112 bazkide eta 816 Pottoka ugaltzaile.
EPOFEren osaera
EPOFEren Batzorde exekutiboa honela osatzen da:
- Lehendakaria: ALEJANDRO ASPIZUA (Bi)
- Lehendakariordea: NARCISO ARRILLAGA (Gi)
- Idazkaria: TEO FERNANDEZ DE MEABE (Ar)
- Diruzaina: JOSE JABIER ORMAZABAL (Gi)
- Kideak:
- - MIKEL IRAETA (Gi)
- - JON ALBERDI (Bi)
- - PEDRO LANA (Bi)
- - EDUARDO BASABE (Ar)
- - MAITE MARTINEZ (Ar)
Burututako jarduerak
Emandako oinarrizko zerbitzuak honela laburbildu daitezke:
- Laguntzak izapidetzea.
- Administrazioekin lankidetzan aritzea.
- Arrazaren arraza estandarra aldatzea, argitaratu dadin.
- Kalifikazio morfologiko lineala aztertzea.
- Informatika programa diseinatzea, genealogia liburua eramateko eta kudeatzeko.
- DNAren eta Alazàn gena genetikoki aztertzea UPV/EHUrekin.
- Onartzeko eta kalifikatzeko mahaia.
- Arraza sustatzea.
- Beste erakundeekin harremanak.
- WEB orria.
- Euskal Abereak elkartearekin lankidetzan aritzea.
- Euskal Herriko Pottoka arrazaren I. Lehiaketa (Morfogolia eta jarrera)
Jarduera horiek Federazioak bere sorreran bete nahi zituen helburuen garapena dira. Helburuak dira:
- POTTOKA arrazaren hazkuntza, hautaketa, hobekuntza eta purutasuna bultzatzea.
- POTTOKA arrazaren inguruan Federaziora kidetutako elkarte guztiek dituzten interes orokorrak ordezkatzea, defendatzea eta sustatzea.
- Kidetutako erakundeen eskubideak babestea eta horiek ordezkatzea erakunde publiko nahiz erakunde pribatu mota guztiekin izandako harremanetan.
- Ustiapenen produktibitate eta errentagarritasun maila handia lortzera daramaten bitartekoak bultzatzea.
- Kudeagarriak diren kidetutako erakundeen interes komunak kudeatzea.
- Ideologia eta helburu bera duten Espainiako/atzerriko beste erakundeekin harremanetan egotea eta lankidetzan aritzea, beharrezkoak diren lankidetza harremanak eta akordioak ezartzeko.
- Administrazioari proposamenak egitea, POTTOKA arrazarekin zerikusia duten edozein arloko jardueren, berrikuntzen eta neurrien inguruan.
- POTTOKA arraza helburu duen edozein motako azterketak egitea, bultzatzea eta horietan parte hartzea.
- POTTOKA arraza hobetuko duten mota guztietako zerbitzuak bultzatzea, eta hala badagokio, garatzea.
- POTTOKA Arrazaren genealogia liburuaren funtzionamendua eta hobekuntza aztertzea, orientatzea, koordinatzea eta laguntzea.
Harremanetarako:
EPOFE
- Joan XXIII,16B- 20730 Azpeitia (GIPUZKOA)
- Telefonoa: 943 08 38 88 Faxa 943 08 38 89
- E-maila: info@pottoka.info