2026 - ZALDIKETARA BIDERATUTAKO POTTOKAK HAZTEKO EPOFEREN LAGUNTZAK


2026-07-03
EPOFEk POTTOKA arrazari balio erantsia emateko lanean jarraitzen du. Horretarako, erabilera berrien bila dabil, eta horietako bat zaldiketa diziplina desberdinetara bideratutako pottokak prestatzea da, pixkanaka emaitzak ematen ari dena.
Lan horri bultzada bat emateko, EPOFEk laguntza-deialdi berri bat ireki du 2026rako:
- ​Laguntzen araudia: /files/galeria/files/DEIALDIA_2026_euskaraz.pdf
- Eskari orria: /files/galeria/files/ESKARI ORRIA_2026(3).pdf
ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA 2026KO IRAILAREN 15ean AMAITUKO DA
Edozein argibide behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan:
- Telefonoz: 646 755 476
- Emailez: minza@lursailkoop.eus








